Reala
F Liga
EITB Media
Klubak eta jokalariak 2027ko ekainaren 30era arte luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua.
Mirari Uria, Realeko jokalaria. Argazkia: @RealSociedadFEM
Albisteak (2)
Mirari Uriak 2027ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Realarekin, Donostiako klubak asteazken honetan, apirilaren 23an, ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Aurrelaria 2018an iritsi zen Realera, eta bigarren taldean jokatu zuen. 2019ko urrian egin zuen debuta lehen taldearekin, Reale Arenan jokatutako Athleticen aurkako derbian, harmailetan 19.000 pertsona baino gehiago zeudela.
Horrez gain, Azpeitikoak F Ligan Realaren bigarren postua ziurtatu zuen gola sartu zuen, eta sailkapen historiko horren parte garrantzitsua izan zen. Bi Superkopatan, Txapeldunen Ligan taldeak debuta egin zuenean eta iragan denboraldiko Erreginaren Kopako finalean ere egonda dago, besteak beste.
Gainera, Uria izan da Realarekin 100 partida langa gainditzea lortu zuen harrobiko lehen jokalaria.
Hurrengo zuzenekoak
07 | 18:30 - 21:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: taldeen aurkezpen ekitaldia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa