11:39

Reala

Iragarpena

Jose Luis Sanchez Verak ez du Reala entrenatzen jarraituko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Klub txuri-urdinak webgunean argitaratutako ohar baten arabera, denboraldia amaitutakoan utziko du taldea, ekainaren 30ean.

  • Jose Luis Sanchez Vera, Realeko entrenatzailea

    Jose Luis Sanchez Vera, Realeko entrenatzailea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Sanchez Verak Reala utziko du denboraldi honen amaieran, taldeak astearte honetan webguneko ohar batean baieztatu duenez.

Sanchez Vera sasoi hasieran heldu zen taldera, Natalia Arroyo ordezkatzeko. Reala baino lehen, Atletico Madril entrenatu zuen, bi garaitan: lehen denboraldian, Liga irabazi zuen Madrilgo taldearekin, eta bigarrenean, Espainiako Superkopa lortu zuen.

Teknikariak berak erabakiaren berri eman du, ohar batean: "Klubak zein jokalariek konfiantza, maitasuna eta errespetua erakusten jarraitu arren, eta ekarpenak ekarpen, datorren denboraldian karguan beste norbaitek egon behar duela uste dut, aldaketak egiten segi dezan". Era berean, erabaki "mingarria eta tristea" dela azaldu du, "orain dela hainbat aste hartutakoa, gogoeta sakonaren ostean". Dena den, "taldearen hazkunderako erabaki onena" dela ondorioztatu du.

Bestetik, adierazpenean honako hau ere gehitu du: "Ziurrenik ez dut taldearekin konektatzen jakin nahi izango nukeen moduan, nahiz eta denok dugun onena eman dugun egunez egun. Batzuetan, gauzak ez dira norberak nahi bezala egokitzen".

Gaur egun, Reala F Ligako zazpigarren postuan sailkatuta dago. Erregina Kopan, Real Madrilek kanporatu zuen, final-laurdenetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen