Reala
Erregina Kopa
EITB Media
Txuri-urdinek Erregina kopako finalerdietarako txartela lortu nahi dute; horretarako, garaipena bereganatu beharko dute Madrilgo taldearen kontra. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:00etan.
Realak Erregina Kopako finalerdietarako txartela lortu nahi du. Horretarako, Real Madril menderatu beharko du ostegun honetan, otsailaren 12an, Madrilen jokatuko den final-laurdenetako partidan.
Txuri-urdinen eta merengeen arteko neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-en eta ETB1en, 21:00etan.
Azken bi asteetan birritan lehiatu dira Reala eta Real Madril elkarren aurka; Superkopako finalerdian 3-2ko emaitzarekin nagusitu zen talde merengea, eta otsailaren 4an jokatutako F Ligako 11. jardunaldiko norgehiagoka ere Real Madrilek irabazi zuen (1-4).
Ostegun honetan berriz neurtuko dituzte indarrak Madrilgo eta Donostiako taldeek. Txuri-urdinak garaipena bereganatzen saiatuko dira finalerdietarako txartela poltsikoratzeko.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:20 - 11:50 | ''HELMUGA'' saioa |
08 | 11:50 - 14:00 | ARRAUNA | Euskadiko Traineru Txapelketa |
08 | 13:30 - 15:30 | TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 1. etapa |
08 | 17:30 - 20:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Duatloiaren finala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar