16:20

Reala

Baja

Manuela Vanegasek denboraldia galduko du lotailu gurutzatuko lesio baten ondorioz

EITB Media

Defentsa kolonbiarrak min hartu zuen FC Bartzelonaren aurka jokatutako partidan eta hurrengo asteetan ebakuntza egingo diote.

  • Manuela Vanegas

    Manuela Vanegas Argazkia: @RealSociedadFEM

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Talde txuri-urdinak baieztatu duenez, Manuela Vanegasek eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urtarrilaren 5ean Bartzelonaren aurka jokatutako partidan. Jokalari kolonbiarrari datozen asteetan egingo diote ebakuntza, eta denboraldia galduko du.

Atzelariak bere taldeak denboraldi honetan jokatutako 15 partidetatik 12 jokatu ditu, Madril CFF eta Deportivo taldeen aurkako lehiak bakarrik galdu baititu.

Lesioaren larritasuna dela eta, Vanegasek ezingo du jokatu, eta kolpe handia da berarentzat eta taldearentzat. Realeko entrenatzaileak esan du "pena" dela Vanegasen lesioa. "Kirol mailan baja garrantzitsua da taldearentzat, eta maila pertsonalean baita egunerokorako ere", azaldu du Sanchez Verak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    14 11:15 - 14:00 PELOTA | Zaramagako Txapelketako finalak
    14 16:00 - 17:15 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 7. etapa
    14 17:20 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Sollube vs Kolitza

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
      kargatzen