Reala
Europa Liga
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Realak uko egin behar izan dio Herbehereetako jarraitzaileei sarrerarik ez saltzeko ahaleginari, "Europako erakundearen erregulazioak talde txuri-urdinaren borondatea gauzatzea eragozten" duelako.
Anderlechten aurakko partidako irudia. Argazkia: EFE.
Realak sarrerak saldu beharko dizkie Ajaxeko zaleei, duela aste batzuk sarrerarik salduko ez ziela iragarri arren.
Talde txuri-urdinak ostiral honetan adierazi duenez, azken asteetan UEFArekin, Ajaxekin eta bertako agintariekin hizketan aritu dira, azaroaren 28an Reale Arenan jokatuko den partidarako zaleei sarrerak saltzeari buruz.
Azkenean, Realak uko egin behar izan dio Herbehereetako jarraitzaileei sarrerarik ez saltzeko ahaleginari, "Europako erakundearen erregulazioak talde txuri-urdinaren borondatea gauzatzea eragozten" duelako.
Era berean, Realak gogorarazi duenez, "Europako azken partida batzuen ospakizunak eta eskatutako segurtasun eta antolakuntza dispositiboak inguratu dituzten inguruabarrak ikusita", Donostiako Udalak sarrerarik ez saltzeko eskatu zion klubari.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa