Reala
Errege Kopa
EITB Media
Espainiako Futbol Federazioak gaitzetsi egin du Donostiako klubak Jove Españolen kontrako Kopako partida dataz aldatzeko aurkeztutako helegitea; beraz, neurketa hilaren 21ean jokatuko da. Horrez gain, Athleticen aurkako Ligako euskal derbia azaroaren 24an jokatuko da, aurreikusita zegoen bezala.
Errege Kopako garaikurra. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) Bigarren Auzialdiko Batzorde Nazionalak gaitzetsi egin du Realak aurkeztutako helegitea, azaroaren 21erako aurreikusita zegoen Errege Kopako 1. kanporaketako partidaren data aldatzeko. Beraz, txuri-urdinen eta Jove Españolen arteko kanporaketa hilaren 21ean jokatuko da, 21:00etan.
Valentziako Erkidegoan uholdeak eragin zituen goi-geruzetako depresio baten ondorioz bertan behera geratu zen Alacanteko taldearen eta Donostiakoaren arteko norgehiagoka. Realak proposatu zuen norgehiagoka hilaren 23an edo 24an jokatzea, baina 24rako Athleticen aurkako EA Sports Ligako euskal derbia aurreikusita zegoenez, Federazioak Kopako partida hilaren 21ean jokatzea erabaki zuen. Gipuzkoako klubak helegitea aurkeztu zuen Espainiako Futbol Federazioak hartutako erabakiaren kontra, baina Bigarren Auzialdiko Batzorde Nazionalak gaitzetsi egin du.
Horrenbestez, Realak bi partida jokatu beharko ditu hiru egunen baitan: azaroaren 21ean Jove Españolen aurka, Kopan, eta Athleticen kontra azaroaren 24an, EA Sports Ligan, euskal derbiaren data eta ordutegia (21:00etan) bere horretan mantentzen baita.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa