17:20

Reala

POLEMIKA EUROPA LIGAN

Viktoria Pilseneko atezainak keinu naziak egin zizkion Mikel Oyarzabali

G. P. A. | EITB MEDIA

Realaren eta Viktoria Pilsenen arteko partida amaituta, Martin Jedlickak lau aldiz egin zion nazien agurra Mikel Oyarzabali. 

  • Martin Jedlicka keinu naziak egiten, Mikel Oyarzabalen aurrean. EITB Media

    Martin Jedlicka keinu naziak egiten, Mikel Oyarzabalen aurrean. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ostegunean Pilsen hirian (Txekia) jokatutako Europa Ligako partidaren amaieran izandako gertakari batek polemika piztu du. Neurketa bukatuta, Mikel Oyarzabalek ika-mika izan zuen Martin Jedlicka Viktoria Pilseneko atezainarekin, eta azken horrek keinu naziak eginez erantzun zion Realeko kapitainari.

Eztabaida zerk piztu zuen ez da argitu. Bi jokalariek ez dute adierazpenik egin, ezta Realak eta Viktoria Pilsenek ere. Alabaina, sare sozialetan berehala zabaldu diren irudietan ikus daitekeenez, Jedlickak lau aldiz egin zion nazien agurra Realeko kapitainari. Epaileak ez zuen inolako neurririk hartu, eta UEFAk ez du inolako adierazpenik egin horren harira.    

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena