19:29

Reala

Europa Liga

Realak ez die sarrerarik salduko Ajaxeko zaleei, eta Ajaxek UEFAra jo du

EITB MEDIA

Anderlechteko ultrekin gertaturikoa kontuan izanik, Gipuzkoako klubaren erabakiaren helburua da Reale Arenan inolako istilurik ez gertatzea. Europa Ligako Reala-Ajax partida azaroaren 28an jokatuko dute, Donostian.

  • Reala-Andelercht partidan, ultrek istiluak eragin zituzten. Argazkia: EFE.

    Reala-Andelercht partidan, ultrek istiluak eragin zituzten. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak erabaki du ez diela sarrerarik salduko Ajaxeko zaleei 2024-25 denboraldiko Europa Ligako liga fasearen bosgarren jardunaldiaren barnean euskal taldeak eta Herbehereetako taldeak Donostiako Reale Arenan jokatuko duten partidarako. Ajaxek, hori dela eta, UEFAra jo du, bitartekaritza eske.

Ohar batean nabarmendu duenez, Ajaxek "atsekabea" hartu du jakin duenean Realaren asmoa dela "sarrerarik ez ematea" Amsterdameko taldearen zaleek norgehiagoka Donostian ikusi ahal izan dezaten. Herbehereetako kluba, hala, UEFAren azken erabakiaren zain dabil; izan ere, Ajaxek UEFAri eskatu dio bitartekaritza lanak egitea.

"Azken asteetan, Ajaxek hainbat bilera izan ditu UEFArekin, Realarekin eta tokiko agintariekin, neurketa antolatzeko. Elkarrizketa horietan ondorioztatu da, besteak beste, Realak eta Donostiak bizipen txarrak izan dituztela, aurretik, beste klub batzuetako zaleekin. Badirudi orain Ajax besteen huts-egiteak ordaintzen ari dela".

Gipuzkoako klubaren erabakiaren helburua da ez izatea Donostian urriaren hasieran Anderlechteko ultrek eragindako bezalako istilurik. Orduan, neurketako lehen zatian, Anderlechteko ultrek harmailan zegoen segurtasun hesia apurtzea lortu zuten, eta objektuak bota zituzten, tartean jarlekuak, beheko harmailara; azken horretan, Realeko zaleak zeuden. Bost lagun atxilotu zituzten, eta UEFAk, zigor gisa, ebatzi zuen Anderlechtek ezin izango ziela zaleei sarrerarik saldu etxetik kanpo jokatu beharreko hiru partidatan.

Herbeheeretako zaleek beste batzuetan ere jaso izan dute debekua beste herrialde batzuetako futbol zelaietan sartzeko. Duela bi aste, PSV Eindhoveneko zaleak ezin izan ziren sartu Paris Saint-Germain-PSV Eindhoven partidara, Parisen; aurreko denboraldian, Erroma-Feyenoord neurketan, Rotterdameko taldeko zaleek ezin izan zuten norgehiagoka estadioan ikusi.  

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    05 Zuzenean 22:20 - 00:45 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena