12:28

Reala

LaLiga EA Sports

Reala eta Alaves aurrez aurre, denboraldiko lehen euskal derbian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Norgehiagoka gaur gauean jokatuko dute, 21:30ean, Reale Arenan. Babazorroak denboraldiko lehen garaipenaren bila zelairatuko dira; talde donostiarrak, berriz, etxean irabazi nahi du.

  • Reala eta Alavesen arteko derbi bateko artxiboko irudia

    Reala eta Alavesen arteko derbi bateko artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak eta Alavesek LaLiga EA Sportseko 2024/25 denboraldiko lehen euskal derbia jokatuko dute gaur gauean, 21:30ean hasita, Reale Arenan. Donostiako taldeak etxeko bolada kaskarra hautsi nahi du; babazorroak, ostera, lehen garaipenaren bila joango dira Gipuzkoako hiriburura.

Batetik, hainbat nobedade daude Realaren deialdian; izan ere, Aritz Elustondo baja izango da, Alvaro Odriozola, Ander Barrenetxea eta Arsen Zakharyan jokalariekin batera. Berebat, Carlos Fernandez ere at dago oraingoz, taldea utz dezakeelako. Aitzitik, Igor Zubeldia jokatzeko prest dago, zuen lesiotik errekuperatuta. Espanyolen aurkako partidan zelairatutako antzeko hamaikakoa espero da gaur gauerako, erdiko defentsan izan ezik. Imanolek asteartean eskainitako prentsaurrekoan adierazi zuenez, "derbia da, neurketa gogorra, zaila".

Bestetik, Gasteizko taldeak defentsa lerroa hankamotz duela egingo dio aurre derbiari, Betisen kontrako neurketan Aleksandar Sedlar kanporatu zutelako. Horrenbestez, Abdel Abqar izango da atzean oinarria. Nahuel Tenaglia edo Moussa Diarra izango ditu alboan. Luis Garcia Plazaren iritziz, "Realak oso jokalari onak ditu", eta "adi" egon behar dute.

Zuri-urdinek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi dute Donostian. Carlos Protesonik zelai erdian joka dezake; era berean, Luka Romero eta Jon Guridi hasierako hamaikakoan egon daitezke, eta Asier Villalibrek ere egin dezake debuta. Vigon lehen jardunaldian galduta eta Betisen aurka berdinduta iritsi da derbira Alaves.

Hamaikakorako aukera nagusiak:

Reala: Remiro; Traore, Jon Martin edo Pacheco, Zubeldia, Javi Lopez; Zubimendi, Turrientes, Brais Mendez; Kubo, Oyarzabal eta Sergio Gomez.

Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar, Diarra, Manu Sanchez; Guevara, Blanco edo Protesoni, Guridi, Romero, Conechny; eta Kike edo Villalibre.

Epailea: Jose María Sánchez Martínez (Murtziako batzordea).

Zelaia: Reale Arena.

Ordua: 21:30.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena