Reala
Lagunarteko partida
EITB MEDIA
Jokalari gasteiztarrak 45. minutuan sartu du gola, eta erdilari errusiarrak, ordea, 91.ean, luzapenean. Imanolek hainbat gazte zelairatu ditu partida horretan, bai eta txapelketa ofizialetan minutu gutxiago izan dituzten zenbait futbolari ere.
Jaurtiketa honen bidez sartu du Zakharyanek 0-2koa. Argazkia: EFE.
Realak Tokyo Verdy menderatu du, 0-2, Japoniako Estadio Nazionalean, Tokion, asteazkenean, bi taldeek Real Sociedad Japan Tour 2024 ekimenaren testuinguruan jokatutako lagunarteko partidan. Urko Gonzalez de Zaratek eta Arsen Zakharyanek, 45. eta 91. minutuetan, Realari garaipena eman dioten golak sartu dituzte.
Hasierako hamaikakoan, Imanolek hainbat jokalari gazte zelairatu ditu, Fiabema eta Balda kasu, eta txapelketa ofizialetan beste taldekide batzuk baino minutu gutxiagotan aritu diren zenbait futbolari ere jarri ditu; esaterako, Brais, Aritz, Take Kubo eta Odriozola, besteak beste. Horiekin guztiekin, euskal taldea Japoniakoa baino gehiago izan da.
Horrenbestez, Realak garaipena erdietsita itxi du Japoniara egin duen bidaia. Denboraldi ofiziala amaituta eta lagunarteko hau jokatuta, Realeko jokalariak oporretan izango dira uztailean entrenamenduetara bueltatu arte.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa