13:05

Reala

Erregina Kopa

Realak eta Bartzelonak Erregina Koparen finala Zaragozan jokatuko dute

EITB MEDIA

La Romareda futbol-zelaiak hartuko du neurketa maiatzaren 18an, 19:00etatik aurrera. Horrenbestez, hirugarren aldiz jokatuko dute Erregina Koparen finala Zaragozan.

  • Realaren artxiboko irudia, taldearen gol bat ospatzen

    Realaren artxiboko irudia, taldearen gol bat ospatzen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak eta Bartzelonak maiatzaren 18an jokatuko dute Erregina Koparen 42. edizioko finala, 19:00etatik aurrera, Zaragozan, La Romareda futbol-zelaian, astearte honetan Espainiako Futbol Federazioko Batzorde Kudeatzaileak erabakitakoaren arabera.

Denboraldi honetan, bi talderen arteko ohiko finalaren formatua berreskuratu du txapelketak, azken edizioetan egindako lauko finalen ordez. 30.000 ikuslerentzako tokia du Zaragozako La Romareda zelaiak. 1991ko eta 2009ko finalak ere han jokatu zituzten: Añorga KKE euskal taldea izan zen nagusi batean, eta Bartzelonako RCD Espanyol taldea, bestean.

Bai Reala, 2019ko txapelduna, bai Bartzelona, bederatzi aldiz Erregina Koparen txapeldun, partida bakarrera jokatutako kanporaketak irabazita iritsi dira finalera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    10 09:45 - 14:00 ATLETISMOA | Behobia-Donostia
    10 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    10 17:00 - 20:00 PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena