Reala
Zibererasoa
EITB MEDIA
Zibererasoak hauetan du eragina: izenetan, abizenetan, NANeko zenbakietan, posta elektronikoko helbideetan, postako helbideetan eta telefono zenbakietan; abonatuen kasuan, abonuen ordainketak egiten diren banku kontuei ere eragiten die.
Realeko hainbat zale, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: EFE.
Realak zibererasoa antzeman du, asteazken arratsaldean, zerbitzu informatikoetan. Zibereraso horrek klubak abonatuen, akziodunen, RS Fanen eta RS Lagunen identifikazio eta kontaktu datuak gordetzeko erabiltzen dituen zerbitzariei eragin die. Hain zuzen ere, hauetan du eragina: izenetan, abizenetan, NANeko zenbakietan, posta elektronikoko helbideetan, postako helbideetan eta telefono zenbakietan; abonatuen kasuan, abonuen ordainketak egiten diren banku kontuei ere eragiten die.
Kaltetutako abonatuei eta akziodunei bidalitako posta elektroniko baten bidez, Donostiako klubak gomendatzen du "kontuz ibiltzea komunikazio elektroniko susmagarrien aurrean". Horrez gain, kaltetutako pertsonak lasaitu nahi ditu: "Adierazitako banku datuek abonuen zordunketak egiten ditugun kontu zenbakia baino ez dute jasotzen. Hau da, zirkunstantzia horrek ez du eragingo, azken batean, galera finantzarioak ekar ditzakeen eraginik".
"Hasiera-hasieratik, gure baliabide guztiak jarri ditugu martxan gertakaria konpontzeko, eta beharrezko neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartu ditugu. Horri esker, gure sistemak bermatu ditugu, eta behar bezala funtzionatzen dutela bermatu dugu. Halaber, gertakariaren berri eman diegu dagokien agintariei, baita Datuak Babesteko Bulegoari ere", gehitu du Realak.
Horrez gain, bulegoetatik, dpd@realsociedad.eus helbide elektronikoa abiatu du Realak, kaltetuek balia dezaten, informazio gehigarririk behar izanez gero.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa