Reala
Mediku txostena
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Klub txuri-urdinak jakinarazi duenez, fisioterapia bidez hasi dira lesioa lantzen, eta itzulera mailakatua izango da, garapenaren araberakoa.
André Silva, Realako jokalaria
Albisteak (1)
Andre Silva Realeko jokalari portugaldarrak lesioa du eskuin hankako soleoan, asteleheneko entrenamenduan min hartu ostean.
Talde txuri-urdinak astearte honetan argitaratutako oharraren arabera, aurrelaria fisioterapia bidezko tratamendua jasotzen hasi da. Lanerako itzulera mailakatua izango dela ere azaldu du Donostiako taldeak, lesioaren ezaugarrien eta garapenaren araberakoa.
Litekeena da Silvak azaroaren erdialdera arteko partida guztiak galtzea, selekzioen neurketengatik aurreikusitako geldialdira artekoak, alegia: ligako lau norgehiagoka eta Txapeldunen Ligako bi.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa