Reala
Lagunartekoa
EITB MEDIA
Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak hiru gol jaso ditu Sporting Portugalen aurka, iragan ostiralean Osasunaren aurka gertatu bezala. Hurrengo hitzordua Bayer Leverkusenen aurka izango dute txuri-urdinek, larunbatean, Anoetan.
Matheus Reis eta Take Kubo (Irudia: EFE)
Realak denboraldiaurreko bigarren partida galdu zuen astearte gauean, eta bere jokoa aurkitu ezinik jarraitzen du. Horrek Sporting Portugalen garaipen erosoa erraztu zuen, hiru goleko aldearekin.
Realak ez zuen apenas aukerarik izan, futbol menderatzailea egiten baino gehiago ahalegindu baitzen bere atea defendatzen, eta lehen zatiaren erdian portugaldarrek abantaila hartu zuten, Gyokeres suediarraren golarekin. Sadiq Umarren debuta, bestalde, oharkabean igaro zen, eta hobetu egin beharko du belauneko lesio larri batetik irten ondoren. Nigeriarraren erritmo faltaren aurrean, Robert Navarro eta Kubo izan ziren arriskua sortzen ahalegindu zirenak.
Portugalgo taldeak atsedenaldira iritsi aurretik erdietsi zuen bigarren gola, Realaren defentsaren sendotasun falta aprobetxatuta. Izan ere, falta jaurtiketa bat nahikoa izan zen lerroak bi pasetan hautsi eta Esgaiori baloi bat iristeko. Sportingeko jokalari beteranoak behetik egindako jaurtiketa batekin gainditu zuen Remiroren irteera.
Gauzak zertxobait hobetu ziren bigarren zatian. Imanol Alguacilen mutilek aldeak murrizteko abaguneren bat izan zuten, baina Lisboako taldeak nagusitasunari eutsi zion. Portugaldarrek hirugarren gola sartu zuten Gipuzkoako defentsaren beste hutsegite batean, bakar-bakarrik utzi baitzuten Pedro Gonçalves, eta hark zutoinetik gertu igaro zen ezkerkada batekin bidali zuen sareetara.
Fitxa teknikoa:
3.- Sporting Portugal: Adan; Reis, Coates, Morita, Esgaio, Gonçalves, Edwards, Nuno Santos, Paulinho, Viktor Gyokeres, Gonçalo Inazio. Bigarren zatian honako hauek jokatu zuten: Barrosok, Callaik, Essugok eta Ferreirak.
0.- Real Sociedad: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Gonzalez de Zarate, Rico; Turrientes, Astigarraga, Navarro; Oyarzabal, Sadiq Umar y Kubo. Bigarren zatian honako hauek jokatu zuten: Chok, Karrikaburuk, Magunazelaiak, Olasagastik eta Martinek. Ayesak, Solak, Braisek, Lebarbierrek, Aihen Muñozek eta Gorrotxategik.
Epailea: D. Pinheiro. Txartel gorria atera zion Barrosori 84. minutuan. Txartel horiak: Zubeldia
Golak: 1-0, 17. min: Viktor Gyokeres. 2-0. min, Esgaio. 3-0, 55. min: Gonçalves.
Hurrengo zuzenekoak
09 | 16:15 - 18:15 | FUTBOLA | Vila-real vs Alaves |
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa