11:26

Reala

OMENALDIA

Agur beroa Illarramendiri, mutrikuarrak Realarekin jokatutako azken partidan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sevillaren aurkako garaipenaren ondoren (2-1), Mutrikuko erdilaria ohore guztiekin omendu zuten jendez gainezka zegoen Reale Arenan.

  • Asier Illarramendi taldekideen omenaldia jasotzen

    Asier Illarramendi taldekideen omenaldia jasotzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ohore guztiekin agurtu zuen Asier Illarramendi kapitaina, Sevillaren aurkako partida amaitu ondoren. Jokalari gipuzkoarrak emozioari eutsi ahal izan zion, eta eskertuta hartu zuen Jokin Aperribay presidentearen eskutik klubaren sari nagusia, hau da, urrezko eta brillantezko intsignia.

Illarramendik Realaren urrezko eta brillantezko intsignia jaso zuen. Argazkia: EFE

Illarramendik Realaren urrezko eta brillantezko intsignia jaso zuen. Argazkia: EFE

Behin Sevillari irabazita (2-1), dena zegoen prest Realarentzat mende honetako jokalaririk garrantzitsuenetakoa izan denari merezitako agur-ekitaldia eskaintzeko. Aperribayrekin batera zelai erdira bertaratu zenean, mutrikuarrak Reale Arena lepo bete zuten 35.065 ikusleen maitasuna jaso zuen.

"Ohore handia da aitortza hau jasotzea. Plazer handia izan da hau guztia bizitzea, momentu onak eta txarrak, eta beti gozatu izan dut asko", adierazi zuen Illarramendik Reale Arenako zelai erdian.

Harmailen omenaldia ere jaso zuen Illarramendik. Argazkia: EFE

Harmailen omenaldia ere jaso zuen Illarramendik. Argazkia: EFE

Ekitaldi horri amaiera emateko, botere-eskualdaketa sinbolikoa egin zen, Illarramendik kapitainaren besokoa Mikel Oyarzabali luzatu zionean, 2018an Xabi Prieto beste jokalari txuri-urdin historikoak berarekin egin zuen gisara. Horrez gain, erdilari mutrikuarrak orain arte soinean zeraman lau zenbakidun elastikoa ema zion Martin Zubimendiri, Realeko zelai-erdiaren aginte-makila bereganatzeko ardura edukiko duena.

Mikel Oyarzabalen eta Asier Illarramendiren arteko agurra. Argazkia: EFE

Mikel Oyarzabalen eta Asier Illarramendiren arteko agurra. Argazkia: EFE

Asier Illarramendik zelaia utzi zuen unea, Martin Zubimendiren aurrean. Argazkia: EFE

Asier Illarramendik zelaia utzi zuen unea, Martin Zubimendiren aurrean. Argazkia: EFE

Ondoren, Realak Txapeldunen Ligako hurrengo ediziorako sailkapena ospatu zuen zelaian, Philippe Montanier entrenatzaile frantziarrak lortutako balentria bera erdietsi eta hamar urtera. Ospakizunetan zehar, jokalariek Imanol Alguacil airean ibili zuten, gora eta behera, Orioko entrenatzailearen lana aintzatesteko.

Asier Illarramendi Reale Arenako zaleak agurtzen. Argazkia: EFE

Asier Illarramendi Reale Arenako zaleak agurtzen. Argazkia: EFE

Imanol Alguacil, jokalarien aintzatespena jasotzen. Argazkia: EFE

Imanol Alguacil, jokalarien aintzatespena jasotzen. Argazkia: EFE

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena