19:03

Reala

Beste denboraldi batez

Iris Arnaizek kontratua berritu du Realarekin 2024ra arte

EITB Media

Jokalari asturiarrak beste denboraldi batez jarraituko du talde txuri-urdinean. Kontratua sinatu du 2024ko ekainaren 30era arte.

  • Iris Arnaiz

    Iris Arnaiz, Realeko jokalaria. Argazkia: @RealSociedadFEM

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iris Arnaizek kontratua berritu du Realarekin 2024ko ekainaren 30era arte, klubak ostiral honetan, apirilaren 21ean jakinarazi duenez, komunikatu baten bidez.

Jokalari asturiarra eta Reala akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua beste denboraldi batez luzatzeko. Irisek klubarekin zuen lotura denboraldi amaieran amaitzen zen; orain, ordea, Natalia Arroyo entrenatzailearen aginduetara jarraituko dute datorren sasoian ere.

"Oso pozik nago. Kontratua berritzea pozgarria da niretzat, baita nire taldekideentzat eta familiarentzat ere. Etxean bezala sentitzen naiz hemen", adierazi du Iris Arnaizek kontratua berritu ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena