17:32

Reala

LESIOA

Diego Ricok lesioa du ezker orkatilean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realeko atzelariak ezker orkatila bihurritu zuen astearteko entrenamenduan, eta ziurrenik hurrengo neurketak galduko ditu.

  • Diego Rico

    Diego Rico. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diego Rico Realeko atzelariak Ligako hurrengo neurketak galduko ditu ziurrenik, astearteko entrenamenduan orkatila bihurritu baitzuen.

Klubak asteazkenean jakinarazi du atzelari burgostarrak ezker orkatila bihurritu zuela astearteko prestaketa saioan.

Diego Ricori proba mediko batzuk egin zizkioten, eta, horien arabera, orkatilaren artikulazioa bihurritua du, baina klubak ez du graduaren berri eman, eta hori erabakigarria izan daiteke jakiteko noiz itzuli ahalko den zelaira.

Rico hasi da "fisioterapia bidezko tratamendua egiten", eta "bere itzulera lesioaren ezaugarrien eta bilakaeraren araberakoa izango da".

Jokalaria baja izango da behintzat larunbatean Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duten neurketan.

Rico izango da talde madrildarraren kontrako norgehiakorako Realaren hirugarren baja. Sadiq Umar (belaunean izandako lesio larriatik sendatzen ari da) eta Robin Le Normand (zigortuta) ez dira berdegunean egongo, eta Jon Pacheco eta Aritz Elustondo izan daitezke haien ordezkoak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena