Reala
Kontratu berritzea
EITB Media
Beasaingo jokalariak talde txuri-urdinean jarraituko du 2026ko ekainaren 30era arte. Klubak eta Elustondok akordioa itxi dute bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko.
Albisteak (3)
Aritz Elustondok kontratua berritu du Realarekin 2026ko ekainaren 30era arte, klubak igande honetan, martxoaren 5ean, jakinarazi duenez. Beraz, Beasaingo (Gipuzkoa) jokalariak beste hiru denboraldiz jarraituko du talde txuri-urdinean.
Elustonok Realarekin jokatutako 200 partiden langa gainditu du aurten, 2022-2023 denboraldian. Jokalari gipuzkoarrak 2014-2015 denboraldian egin zuen debuta gizonezkoen lehen taldearekin Anoetan Rayo Vallecanoren aurka (0-1) eta 77 minutu jokatu zituen David Moyes entrenatzaile zela. Hala ere, Eusebio Sacristan teknikari zenean hartu zuen garrantzi handiagoa taldean.
Guztira 12 gol sartu ditu Realarekin jokatutako 224 partidetan, eta bere lehen gola Santiago Bernabeun sartu zuen. Bestalde, Anoeta eraberrituan gol gogoangarria sartu zuen Bartzelonaren kontra.
2022-2023 denboraldian aurrekoetan baino gutxiago jokatzen ari da, Igor Zubeldia eta Robin Le Normand bikotea maila bikaina ematen ari delako, baina jokalari garrantzitsua da oraindik. Aritz Elustondo min hartuta egon da azken asteetan orkatilako bihurrituaren eraginez, baina sendatze prozesuaren azken txanpan dago jada.
Hurrengo zuzenekoak
05 | 22:20 - 00:45 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa