17:33

Reala

OSATUTA

Silva eta Cho taldearekin entrenatzen hasi dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi jokalariak taldearen dinamikan sartu dira, eta litekeena da ostiral honetan Cadizen aurkako partidan minutu batzuk jokatzea.

  • Silva

    Realeko jokalariak Silvari ongietorria ematen. Argazkia: Reala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Silva eta Mohamed-Ali Cho taldearekin hasi dira lanean, eta baliteke ostiral honetan bertan Cadizen aurka minutuak izatea. Dena den, ezustekorik ezean, biak prest egongo dira Erromaren aurka Europa Ligako joaneko partida jokatzeko.

David Silvak min hartu zuen urtarrilaren 24an ezkerreko soleoan, eta itzulera atzeratu zaion arren, taldeak gehien behar duenean itzuliko da.

Mohamed-Ali Chok bi bihurritu izan zituen jarraian bere bi orkatiletan, azkena hilaren hasieran, entrenamendu batean. Hori itzuliz gero, baina, Imanol Alguacilek aukera gehiago izango ditu erasoan.

Astea normaltasunez badoa, litekeena da biek minutu batzuk izatea ostiralean Cadizen aurka, partiden dinamikan sartzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    04 Zuzenean 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario
    05 23:30 - 00:45 AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen