Reala
F Liga
EITB Media
Madrilgo taldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino, eta ez dio aukerarik eman talde txuri-urdinari F Ligako 13. jardunaldiko partidan. Reala galtzaile izan da, 4-1eko emaitzarekin.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Realak galdu egin du Real Madrilen aurka 4-1eko emaitzarekin Valdebebasen (Madril) otsailaren 1ean jokatutako F Ligako 13. jardunaldiko atzeratutako partida.
Ondo ekin dio neurketari talde txuri-urdinak, eta abisua eman du zazpigarren minutuan, baina Jensenen jaurtiketa kanpora joan da. Pixkanaka, ordea, Real Madrilek hartu du norgehiagokaren aginte-makila. Madrilgo taldeari kosta egin zaio abaguneak sortzea lehen ordu laurdenean, baina estreinako aukera argian gola sartu du; Rocio Galvezek jarri du 1-0ekoa markagailuan, erremate onarekin Lete atezaina gaindituta.
Gola hartu ostean, saiatu da Reala erasokorrago jokatzen. Donostiako taldeak abagunea izan du 25. minutuan, baina Misa atezainak saihestu du gola Nerea Eizagirreren errematea geldituta. Bost minutu beranduago, aldiz, txuri-urdinei oso maldan gora jarri zaie norgehiagoka; Real Madrilek abantaila handitu du Esther Gonzalezen golarekin (2-0). Etxeko taldeko jokalariak ez du barkatu Tolettiren pase ona jaso ostean.
Jaun eta jabe izan da Real Madril lehen zatian, eta, gainera, beste gol bat sartu du atsedenaldira iritsi aurretik; Eizagirrek huts egin du pasea ematerakoan, baloia Atheneak hartu du, eta ez du barkatu (3-0) atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean.
Erasokor zelairatu da Reala bigarren zatian, eta norgehiagokako 50. minutuan Amaiur Sarriegiren jaurtiketa ez da ate barrura sartu zutoina jo ostean. Hala ere, lau minutu beranduago txuri-urdinen ekinak saria jaso du Manuela Vansegasek sartutako golarekin (3-1); Eizagirrek ateratako kornerra Vanegasek errematatu eta baloia ate barruan sartu du.
Golak Reala hauspotu du, eta Natalia Arroyok zuzendutako taldeak aurrerapausoa eman du bigarrena lortzeko helburuarekin. Neurketako momentu onenean egon da Reala bigarren zatiko lehen ordu laurdenean, baina taldea desorekatu egin da, erraztasunak eman dizkio Real Madrili, eta etxeko taldeak berriz hiru goleko errenta erdietsi du; Atheneak pase bikaina eman dio Esther Gonzalezi, eta honek bere bigarren gola sartu du markagailuan 4-1ekoa jarrita, 63. minutuan.
Madrilgo taldearen laugarren golak erabakita utzi du partida. Reala azkeneraino ibili da borrokan, baina Real Madrilek kontrolpean izan du lehia, eta hiru puntuak bereganatu ditu.
Fitxa teknikoa:
Real Madril: Misa, K. Robles, Kathellen, Rocío, Olga, Zornoza (Freja Siri, 67. min), Tolleti (Teresa, 82. min), Athenea (Møller, 82. min), Weir, Feller (M. Oroz, 46. min) eta Esther (Nahikari, 67. min).
Reala: Lete, Le Guilly, Tejada (Etxezarreta, 46. min), Vanegas, Bernabe (Izarne, 19. min), I. Arnaiz (Maddi, 46. min), Andreia, Gemma (Franssi, 46. min), N. Eizagirre (Allegra, 73. min), Amaiur y Jensen.
Golak: 1-0: Rocio, 16. min; 2-0: Esther, 31. min; 3-0: Athenea, 39. min; 3-1: Vanegas, 54. min; 4-1: Esther, 63. min.
Epailea: Martinez Madrona. Txartel horia atera dio Vanegas Realko jokalariari.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa