Reala
F Liga
EITB MEDIA
Granadilla Tenerifek lehen zatian hartu du aurrea, penaltiz, Ana Tejadak txartel gorria ikusita, baina bigarren zatian Natalia Arroyoren taldea sendo ibili da, eta Vanegasek 1-1ekoa egin du. Etxeko taldea luzapenean lortu du garaipena eman dion gola.
Albisteak (2)
Realak porrot ankerra jaso du La Palmera futbol zelaian, ostegunean, Granadilla Teneriferen aurkako partidan; izan ere, etxeko taldea 2-1 gailendu zaio Realari, 93. minutuan, neurketako azken jokaldian. Gainera, talde txuri-urdina hamar jokalarirekin aritu da lehen zatiko 38. minututik, epaileak Ana Tejadari txartel gorria erakutsi baitio; bigarren zatian, baina, Reala fin ibili da eta berdintzea lortu du, ia amaieran, Vanegasen bitartez. Kanariarrek luzapenean sartu dute gol erabakigarria, Realari emaitza iraultzeko denborarik utzita.
Realak ondo kontrolatu du jokoa lehen ordu erdian. Sendo zelaian eta kontraerasoan abiadura bila, ematen zuen talde txuri urdinak puntu onean zuela neurketa, markagailuan aurrea hartzeko. Sanni Franssi aurreneko gola sartzetik gertu izan da, 31. minutuan, baina aurrelari finlandiarrak ez du asmatu Granadilla Teneriferen atearen aurrean; azkenean, 38. minutuan, lehen zatiko jokaldi gakoa: Realaren arean, jokaldi nahasi batean, Ana Tejadari txartel gorria atera diote, epaileak ondorioztatu baitu baloiak eskua jo diola, eta Piscok, penaltiz, abantaila eman dio etxeko taldeari.
Desabantaila bikoitza zen Realarentzat, beraz, markagailuan eta jokalarien kopuruan, baina Donostiako taldeak ez du amore eman, eta oso ondo lehiatu da bigarren zatian. 74. minutuan, Granadilla Tenerifeko atzelariek atepetik atera dute baloia, 1-1koa saihestuz, eta ia jarraian epaileak ez du penaltirik ikusi Amaiur Sarriegik jasotako sarrera batean. 90.erako hiru minutu geratzen zirela, area ertzeko falta batean, Manuela Vanegasek erakutsi du nolako trebetasuna duen ezkerreko hankan, eta baloia angelura bidali du. Kolonbiarrak lesio larria duen Gaby omendu du, golaren ospakizunean.
Ematen zuen, ondorioz, txuri-urdinek urrezko puntua urratuko zutela, merezita; 93. minutuan, baina, eskuinetik egindako erdiraketa bat ezin izan du aldendu Realak, eta Mari Josek, gertutik, garaipena eman dio Granadilla Teneriferi.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa