Reala
Lesioa
I. G. | EITB MEDIA
Lesioa dela eta, ez da prest egongo igandean Real Madrilen aurka jokatzeko.
David Silva. Argazkia: EFE
David Silvak "lesioa du ezker soleoko muskuluan", Realak egindako probetan ikusi ahal izan denez. Argitaratutako parte medikoan ez dute sendatzeko epea zehaztu, baina ziurra da ez dela prest egongo igandean Real Madrilen aurka jokatzeko.
Jokalari kanariarrak min hartu zuen asteartean Errege Kopako final-laurdenetako partidaren aurreko azken entrenamenduan. Realak Bartzelonaren aurka jokatu zuen atzo, eta lesioak deialditik kanpo utzi zuen.
Klubak adierazi duenez, jokalaria "fisioterapia bidez" tratatzen hasi dira eta "lan pertsonalizatua egiten ari dira, gainbegiratuta".
Txostenak ez du sendatze-epe zehatzik ezartzen, baina "normaltasunera itzultzea lesioaren ezaugarrien eta prozesuaren bilakaeraren araberakoa" izango dela zehazten du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa