17:16

Reala

Akziodunen Batzar Nagusia

Aperribay Realeko presidente izateko aurkeztuko da berriz

I. G. | EITB MEDIA

Realeko presidentea azaroaren 29an Kursaalen egingo den Akziodunen Batzar Nagusian aukeratuko da.

  • Jokin Aperribay

    Jokin Aperribay. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jokin Aperribayk Realeko presidente izaten jarraitzeko aurkeztea erabaki du.

Hala jakinarazi du Zipren, ostegun honetan Omonia Nikosiaren aurka jokatuko duten Europa Ligako bosgarren jardunaldiko partidaren aurretik.

Presidente gipuzkoarrak jakinarazi duenez, akziodunei "beste lau urtez" bere taldean konfiantza izatea eskatuko die, "jarraitzeko gogoz" baitaude.

Aperribaik esan du 56 urterekin "indarra eta ilusioa" dituela bere proiektuarekin aurrera jarraitzeko. "Realaren oso une polita da, eta guztion konpromisoak kluba maila altuetan begiratzera eta sariak izatera bultza dezake. Ikuspuntu orekatu eta iraunkor batetik egin behar dugu, eta horixe egiten saiatuko gara Administrazio Kontseiluaren buru izaten jarraitzen badugu", esan du.

Egungo presidente txuri-urdinaren iritziz, "Zubietan oso proiektu garrantzitsua" dute esku artean eta "guztion artean geratzen denari aurre egiten" jakin behar dutela adierazi du. Halaber, argi utzi du ez dela 20. hamarkada osoa klubaren buru izango.

Realeko presidentea azaroaren 29an Kursaalen egingo den Akziodunen Batzar Nagusian hautatuko da. Batzar hori ostiral honetan deituko da, eta gai-zerrendako puntuetako bat Administrazio Kontseilua berritzea izango da.

Jokin Aperribay 2008an aukeratu zuten lehen aldiz presidente, kluba Bigarren Mailan eta konkurtso zor handiarekin zegoenean. Aukeratua ateratzen bada laugarren agintaldia beteko du Realaren gidaritzan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    11 11:30 - 14:15 TXIRRINDULARITZA | 54. Balentziaga Oroitzarrea
    11 12:00 - 14:00 PILOTA | Emakume Master Cup: Nafarroako V. Torneoa
    11 13:05 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 3. etapa
    11 17:40 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Artola vs P. Etxeberria
    12 23:30 - 00:45 AREA TXIKIA | Athletic vs Alaves partidako laburpena

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen