16:35

Reala

SALEROSKETA

Realak eta Newcastlek ofizial egin dute Alexander Isaken fitxaketa

I. G.| EITB MEDIA

Isakek talde txuri-urdina utzi du talde ingelesak 70 milioi euro ordaindu ostean.

  • Alexander Isak

    Alexander Isak. Argazkia: @RealSociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak eta Newcastlek ostiral honetan egin dute ofizial Alexander Isak jokalari suediarra Premier Leagueko taldera eskualdatu dutela, eta talde ingelesak 70 milioi euro ordaindu dituela.

Gipuzkoako klubak ohar bat argitaratu du. Bertan ez du aipatzen tokiko hedabideetan aipatzen duten transferentziaren zifra, baina adierazi du Ingalaterrako erakundearekin lortu duen akordioak "helburuen araberako bonus bat eta etorkizuneko salmentaren ehuneko bat" jasotzen dituela, zenbatekoa zehaztu gabe.

Isak (22 urte) duela hiru denboraldi iritsi zen Donostiara Borussia Dortmund talde alemaniarretik. Lehendabiziko sasoian 16 gol sartu zituen; bigarrenean, 17, eta iaz bere estatistikarik txarrena sinatu zuen, 10 tanto eginda txapelketa guztietan.

Erasotzaile suediarrak irudi pertsonal eta profesional bikainarekin alde egingo du Realetik, txuri-urdinen diru-kutxa betez eta Bartzelonaren aurkako azken partidan Ter Stegeni sartutako golaren oroitzapenarekin.

Isaken gola Bartzelonaren aurka:

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena