Reala
AKORDIOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lezoko aurrelari gazteak Reala utzi eta Vigon jardungo du datozen lau denboraldietan. Lehendabiziko bi sasoietan Galiziako taldearen filialaren fitxa izango du.
Julen Lobete, Realarekin Elxen aurka jokatzen. Argazkia: EFE
Julen Lobete 21 urtez azpiko internazionala Celtaren bosgarren fitxaketa bihurtu da astearte honetan. Hala, Reala utzi eta Vigon arituko da hurrengo lau denboraldietan, 2026ko ekainera arte.
Lezoko aurrelariak Galiziako taldearen filialaren fitxa izango du lehendabiziko bi sasoietan, baina Eduardo "Chacho" Coudet argentinarraren aginduetara entrenatuko da, eta honek erabakiko du Balaidosen geratu edo beste klub batera utzita joango den.
Lobetek 40 partida baino gehiago jokatu zituen Realaren bigarren taldearekin Bigarren B mailan eta 23 zilarrezko mailan. Gainera, 13 partida jokatu zituen Lehen Mailan Donostiako taldearekin, eta bi gol sartu zituen.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa