Reala
Santander Liga
EITB Media
Sorloth, lehen zatian, eta Falcao, bigarrenean, izan dira neurketako golegileak. Txuri-urdinek sailkapeneko seigarren tokian jarraitzen dute.
Albisteak (3)
Rayo Vallecanok eta Realak Santander Ligako 34. jardunaldiko partida jokatu dute Vallecaseko futbol-zelaian. Madrildarrek ez zuten ezer jokoan sailkapenari begira; bai, ordea, txuri-urdinek Txapeldunen Ligako postuetara heltzeko bidean. Lehen zatia gipuzkoarrena izan da, eta bigarrena madrildarrena; beraz, berdinketa bidezkotzat jo daiteke (1-1).
Aleksander Isak aurrelariak aulkian hasi du partida; kontrara, Imanol Alguacil donostiarren entrenatzaileak hasieratik jarri du Asier Illarramendi erdilaria; Andoni Iraolak, aldiz, ez du Trejo hasierako hamaikakoan atera.
Portu hasierako taldean sartu da, eta berea izan da neurketako lehen abagunea, 2. minutuan, baina bere jaurtiketa kornerrera desbideratu du Dimitrievskik. Lehen minutuetan, Realak agindu du, eta Rayoren zelaian jokatu da neurketa.
Gipuzkoarrek irabazteko merituak egin dituzte lehen zatian, eta 34.ean lortu dute saria; izan ere, Sorlothek areaz kanpotik egindako jaurtiketa madrildarren ate barrura joan da (0-1).
Unai Lopezek izan du etxekoen lehen zatiko aukera bakarra, baina Remirok ondo gelditu du baloia.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Rayok eta Realak gola egiteko aukerak izan dituzte, baina markagailua ez da mugitu. Partida erabat aldatu da, eta Iraolaren gizonek gehiago zapaldu dute gipuzkoarren area, eta lan gehiago eman diote Remirori. Atezain nafarrak meritu handiko geldiketak egin ditu.
Etxeko taldean, Falcao zelairatu da, eta berdegunean minutu bat besterik ez du behar izan berdinketaren gola egiteko, 77. minutuan (1-1).
FITXA TEKNIKOA
Hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Dimitrievski; Mario Hernandez, Maras, Catena, Fran Garcia; Comesaña, Pathe Ciss (Valentin, 46. min); Isi Palazon (Falcao, 76. min), Unai Lopez (Trejo, 63. min), Alvaro; eta Sergi Guardiola (Nteka, 46. min).
Real Sociedad: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 54. min), Zubeldia (Aritz, 46. min), Le Normand, Rico; Rafael (Guevara, 76. min), Illarramedi, Zubimendi, Mikel Merino (Januzaj, 46. min); Portu (Isak, 65. min) eta Sorloth.
Epailea: Alejandro Muñiz Ruiz.
Futbol-zelaia: Vallecas
Golak:
0-1, Sorloth (34. min).
1-1, Falcao (77. min).
Realeko jokalariak gola ospatzen
Alexander Sorloth golegilea
Unai Lopez eta Robin Le Normand
Dimitrievski eta Portu
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa