Reala
Santander Liga
EITB Media
Bi taldeek golak egiteko hamaika abagune izan dituzte. Talde txuri-urdinak seigarren postuan jarraituko du, Europa Ligako postuetan.
Albisteak (3)
Santander Ligako 29. jardunaldiko partida jokatu dute Sevillak eta Realak Sanchez Pizjuan futbol-zelaian. Talde txuri-urdinak aukera asko izan ditu bigarren zatian garaipena erdiesteko baina hutsean amaitu da neurketa (0-0).
Imanol Alguacilek Mikel Oyarzabalen baja garrantzitsua du denboraldia amaitu arte eta Mikel Merino, nahiz eta minduta egon, hamaikakoan jarri ahal izan du; Sorloth ere hasieratik atera da aurrelari gisa.
Julen Lopetegik, bestalde, aldaketa asko egin ditu hasierako taldean eta aulkian izen handiko gizonak utzi ditu, esaterako, Youssef En-Nesyri, Ivan Rakitic eta Joan Jordan. Bono azken orduko baja izan da eta Dmitrovic izan da atezaina.
Euripean hasi da neurketa Sevillan eta erritmo handiarekin, bi taldeak aurrera begira aurkariaren arearen bila zelai erditik ia igaro gabe. Nahiz eta baloia alde batetik bestera joan ez da gol abagunerik izan partida hasieran; 38. minutura arte itxaron behar izan dugu aukera bat ikusteko. Errebote baten ondorioz baloia Sorlothi heldu zaio area txikian eta bere jaurtiketak Porturen hanketan jo eta kanpora joan da.
Atsedenaldira hutseko emaitzarekin heldu da.
Bigarren zatian aldaketak egin dituzte bi teknikariek, Gorosabel sartu da Realean eta Jordan Sevillan. Hala eta guztiz ere lehenengo zatian bezala joko azkarra, jaberik gabeko partida eta gol aukera oso gutxi Sanchez Pizjuanen.
Sevillaren lehen aukera 57. mintuan heldu da eskuin hegaletik Navasek egindako erdiraketan, baina defentsek kornerra bidali dute baloia. Minutuak aurrera joan ahala etxeko taldeak aurrera pausoa eman du hiru puntuen bila.
Halere, talde txuri-urdinak aldaketak egin eta dena aldatu da. Gipuzkoarrak ez dira atzean geratu eta bere aukerak izan dituzte ere, 67.ean Portuk zutoinera bidali du baloia eta minutu bat geroago Silvaren jaurtiketa defentsek aldaratu dute. Silvak berak buruz 75. minutuan langara bidali du baloia.
Realak asko barkatu du bigarren zatian.
FITXA TEKNIKOA
Hamaikakoak:
Sevilla: Dmitrovic; Jesus Navas, Koundr, Gudelj, Augustinsson; Oliver Torres (66' Lamela), Delaney (79' Montiel); 'Tecatito' Corona (66' Rakitic), Munir (46' Jordan), Ocampos; eta Martial (58' En-Nesyri).
Real Sociedad: Remiro; Zaldua (46' Gorosabel), Le Normand, Elustondo, Rico; Merino (63' Guridi), Zubimendi, Rafinha (63' Silva) ; Portu (74' Isak), Jaunuzaj (85' Martin) eta Sorloth.
Futbol-zelaia: Sanchez Pizjuan.
Epailea: Soto Grado.
VAReko epailea: Iglesias Villanueva.
Alexander Sorloth (Reala)
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa