19:53

Reala

BAJA

Isak ez da derbian izango

EITB MEDIA

Realeko aurrelari suediarra ez da San Mameseko berdegunean egongo Athleticen aurka jokatzeko, bere lesioa dela-eta.

  • Alexander Isak

    Alexander Isak. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Alexander Isak aurrelari suediarra baztertu egin du gaur gauean Athleticek eta Realak San Mamesen jokatuko duten euskal derbirako.

Isakek Alemaniara bidaiatu zuen taldeekin batera, Leipzigen aurka Europa Ligako kanporaketako neurketari heltzeko; alabaina, neurketa hasi baino ordubete lehenago, aurrelaria min hartuta zegoela jakinarazi zuen Realak. Alexander Isakek "mina du ezker izterreko atzealdean eta deialditik kanpo geratu da", esan zuen Donostiako klubak Twitter bidez.

Erasotzaile gaztearen lesioa oso larria ez bada ere, suediarra ez da egon gaur eguerdian Donostiako taldearen espedizioa Bilbora eraman duen autobusean, eta horrek argi erakusten zuen zail izango zuela San Mamesen egotea, nahiz eta deialdian sartuta egon.

Azken orduan, Athletici aurre egiteko hasierako hamaikakoa jakinarazi ondoren,  Isaken izena ez da aulkiko jokalarien artean ere agertu. Beraz, behin betiko baja da gaurko neurketarako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena