Reala
Primera Iberdrola
EITB MEDIA
Talde donostiarrak jakitera emandakoaren arabera, positibo berriak hauteman dituzte taldean eta, ondorioz, lehiaketa epaileak partida atzeratzeko erabakia hartu du.
Realeko jokalariak. Irudia: EITB MEDIA.
Realak igande honetan 12:00etan Bartzelonaren aurka jokatu behar zuen partida atzeratu egin dute Realean positibo berriak agertu ostean. Lehiaketa epaileak atzerapena baieztatu du eta partida jokatzeko data berria zehazteke dago.
Lehiaketako epailearen ebazpena:
Lehiaketako epaile honi osasun ziurtagiri baten bidez jakinarazi diotenez, Realean, Emakumeen Futboleko Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailako klubean, sei positibo daude. Ondorioz, kasu zehatzari aplika dakizkiokeen salbuespenezko eta ezinbesteko inguruabarrak direla eta, taldeak Bartzelonaren aurka jokatu behar zuen partida atzeratzea eskatu du.
ONDORIOZ:
Asteburu honetarako aurreikusita zegoen Reala-Bartzelona Emakumezkoen Futbol Federazioko Lehen Mailako partida atzeratzeko erabakia hartu da, organo honek zehaztuko duen denboran, neurketa jokatzea ahalbidetzen duten baldintza guztiak egiaztatu bezain laster.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 21:00 - 23:45 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | B Serieko Finalaurrekoak: Bakaikoa vs Murua / Egiguren V vs Larrazabal |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa