Reala
Primera Iberdrola
EITB MEDIA
16. jardunaldiko neurketa urtarrilaren 9an jokatuko da, igandea, 12:00etatik aurrera.
Athletic-Reala, lehen itzuliko partidaren irudia. Argazkia: Efe.
Realak eta Athleticek Primera Iberdrolako 16. jardunaldian jokatuko duten derbia Reale Arena futbol zelaian izango da, urtarrilaren 9an, igandea, 12:00etatik aurrera, klub txuri-urdinek ostegunhonetan konfirmatutakoaren arabera.
Bi taldeen arteko partida zuzenean emango dute ETB2k eta eitb.eus-ek.
Emakumezkoen taldeak Reale Arenan jokatzen duen bosgarren neurketa izango da. Donostiarrak denboraldi bikaina egiten ari dira, bigarren dira ligako sailkapenean, Bartzelona ahalguztidunaren atzetik.
Aurrean Iraia Iturregik zuzendutako Athleticek izango dute. Bilbotarrak ere ederto ari dira aurten eta bosgarren dira sailkapenean, Realak baino 11 puntu gutxiagorekin.
Pandemiari aurre egiteko indarrean jarritako edukiera murrizketa berriak direla eta, Anoetak % 75eko edukiera izango du; hau da, gehienez, 29 625 ikusle hartu ahal izango ditu, eta ez ohiko 39 500ak.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa