18:15

Reala

Kontratu berritzea

Natalia Arroyok kontratua berritu du Realarekin 2024ra arte

EITB Media

Emakumeen lehen taldeko entrenatzaileak luzatu egin du kontratua Gipuzkoako klubarekin, 2024ko ekainaren 30era arte.

  • Natalia Arroyo

    Natalia Arroyo, Realeko entrenatzailea. Argazkia: Reala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Natalia Arroyo Realeko emakumeen lehen taldeko entrenatzaileak kontratua berritu du 2024ko ekinaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak astelehen (abenduak 20) honetan. 

"Duela urte bete t'erdi ekin nion erronka honi, ilusioz beteta eta gauza handiak lortzeko helburuarekin. Aurreikusitakoa betetzen ari gara. Egiten ari garena polita eta estimulagarria da. Etorkizunerako bidea egiten ari gara, eta oso pozik, oso eroso eta jarraitzeko gogoekin nago", adierazi du Arroyok Realaren telebista kate ofizialean. 

Kataluniako entrenatzaileak 2020ko udan hartu zuen Reala zuzentzeko ardura; ordutik, 49 partida ofizial zuzendu ditu, 29 garaipen, 8 berdinketa eta 12 porrot erdietsita. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    14 11:15 - 14:00 PELOTA | Zaramagako Txapelketako finalak
    14 16:00 - 17:15 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 7. etapa
    14 17:20 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Sollube vs Kolitza

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
      kargatzen