Reala
Partida erabakigarria
EITB Media
Talde txuri-urdinak PSV Eindhoven izango du aurkari ostegun honetan Reale Arenan, Europa Ligako multzoen faseko seigarren eta azken jardunaldiko partidan. Irabazteak bakarrik balio dio Realari hurrengo fasera sailkatzeko.
Lehen itzuliko PSV - Reala partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: EFE
Realak PSV Eindhovenen aurka jokatuko du ostegun honetan Reale Arenan, 18:45ean, Europa Ligako multzoen faseko seigarren eta azken jardunaldiko partida.
Talde txuri-urdinak garaipena behar du txapelketan aurrera egiteko. Monako da B multzoko liderra, 11 punturekin, eta sailkatuta dago hurrengo faserako. PSV bigarren da, 8 punturekin, eta Reala hirugarren, 6 punturekin. Azken postuan den Sturm Graz kanporatuta dago jada, puntu bakarra lortuta.
Imanol Aguacil Realeko entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Mikel Oyarzabal, Alex Isak, Sorloth, Januzaj eta Portu aurrelariak. Hamaikakoan ez da aldaketa asko egongo, larunbatean Real Madrilen aurka porrota jaso zuenarekin alderatuta. Aritz Elustondo hamaikakora itzuliko da, eta hegaleko defentsa postuetan Aihen Muñozek eta Joseba Zalduak jokatuko dute.
PSV Eindhovenen, Mario Götze eta Philipp Max jokatzeko prest izango ditu Roger Schmidt entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Remiro; Zaldua, Elustondo, Le Normand, Aihen Muñoz; Zubimendi, Guevara, Oyarzabal; Januzaj, Isak eta Portu.
PSV Eindhoven: Drommel; Mauro Junior edo Philip Max, Boscagli, Ramalho, Mwene; Sangare, Gutierrez; Bruma edo Gapko, Götze, Doan edo Madueke; eta Vinícius.
Epailea: Felix Zwayer (Alemania).
Estadioa: Reale Arena.
Ordua: 18:45.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa