Reala
Santander Liga, 8. jardunaldia
EITB MEDIA
Sandro Ramirez, lehen zatian, eta Mikel Oyarzabal, bigarrenean, izan dira partidako golegileak. Txuri-urdinak 17 punturekin geratu dira, Real Madril eta Atleticorekin berdinduta sailkapeneko goiko aldean.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Realak Santander Liga 8. jardunaldiko partida jokatu du Getaferen aurka Coliseum Alfonso Perez futbol-zelaian lidergoa lortzeko asmoarekin Real Madrilek Espanyolen aurka galdu eta gero
Imanol Alguacilek hainbat aldaketa egin ditu ostegunean Reale Arenan Monakoren aurka jokatu eta gero; Gorosabel, Le Normand, Navarro eta Lobete hasierako hamaikakoan izan dira eta Zaldua, Zubeldia, Januzaj eta Guevara aulkian.
Aurreneko minutuetan ez da gol abagunerik izan, jokoa eskasa, eta gehiena zelai erdian izan da. Txuri-urdinak (gaur gorriz jantzita goitik behera) ez dira fin ibili lehen zatian eta 34. minutura arte itxaron behar izan da lehen gol aukera ikusteko. Mikel Oyarzabalek Julen Lobete gazteari pasea eman eta honek ez du atea aurkitu.
Halere, lehen gola etxekoek egin dute. 40. minutuan Elustondok baloia galdu eta kontra-eraso azkarrean Sandrok 1-0ekoa egin du.
Bigarren zatia hasi bezain pronto bi aldaketa, Isak eta Barrenetxea sartu zituen berdegunera Imanolek bere taldearen itxura eta jokoa aldatzeko asmoz. Lehenago, 55. minutuan, Merinok aukera ona izan du area ertzetik egindako jaurtiketan, baina Soriaren erantzuna bikaina izan da.
Partida guztiz aldatu da aldaketekin eta 67. minutuan eskuin hegaletik egindako erdiraketan Mikel Oyarzabalek burua sartu eta sarera bidali du baloia markagailuan berdinketa jarriz (1-1).
Jokalariak nekatuta, defentsek arazo gehiago izan dituzte neurketa kontrolatzeko eta zuloak agertzen joan dira minutuak aurrera joan ahala. 90. minutuan Isakek bere aukera izan du, baina Soriak berriro ere bikain, baloia urrundu egin du.
Azkenean puntu banaketa eta Madrilekin eta Atleticorekin berdinduta dago sailkapenean Reala, 17 punturekin.
FITXA TEKNIKOA
1.- Getafe: Soria; Damian (Iglesias, 85'), Djene, Cuenca, Olivera; Maksimovic, Arambarri (Jonathan Silva, 75'), Florentino; Aleña (Póveda, 84'), Jaime Mata (Enes Unal, 75') eta Sandro (Macias, 89').
1.- Reala: Remiro; Gorosabel (Zubeldia, 82'), Aritz, Le Normand, Aihen; Zubimendi, Navarro (Barrenetxea, 56'), Merino; Portu (Januzaj, 82'), Oyarzabal eta Lobete (Isak, 56').
Coliseum Alfonso Perez futbol-zelaia, 8.463 ikusle.
GOLAK
1-0, Sandro Ramirez (40')
1-1, Mikel Oyarzabal (67')
Lobete (Reala)
Getafe - Real
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa