22:39

Reala

Koronabirusa

Zubeldiak positibo eman du covid-19an eta ezingo du Osasunaren aurka jokatu

A. B. E. | EITB Media

Igor Zubeldia Realeko jokalariak positibo eman du koronabirusa atzemateko proban, eta Santander Ligako azken partida galduko du.

  • Igor Zubeldia

    Igor Zubeldia (Real Sociedad) eta Ruben Garcia (Osasuna), lehian derbi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igor Zubeldia Realeko jokalariak positibo eman du covid-19an ostegun honetan, eta larunbatean ezingo du jokatu Osasunaren aurkako Santander Ligako azken jardunaldiko partida.

Klubak koronabirusa atzemateko probetan emaitza positibo bat egon dela jakinarazi du komunikatu baten bidez. Ondoren jakin da Zubeldiak eman duela positibo, jokalariak berak aitortu baitu Instagram sare sozialean.

"Covid-19a atzemateko proban positibo eman dudala jakinarazi nahi dizuet. Asko sentitzen dut, baina ezingo diot taldeari lagundu geratzen zaigun azken finalean. Hala ere, ziur nago helburua lortuko dugula", adierazi du Igor Zubeldiak Instagramen.

Jokalaria etxean dago, osasun egoera onean, Realak jakinarazi duenez. Ligako protokoloari jarraituz, Realeko jokalariek eta teknikariek beste proba batzuk egin beharko dituzte ostiralean. Ostegun honetako probetan, emaitza guztiek negatibo eman dute, Zubeldiarenak izan ezik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena