20:36

Reala

Reale Arenan

Garaipenak ihes egin dio Realari zazpi minututan (2-2)

L.E.A. | EITB MEDIA

Txuri-urdinak 2 eta 0 jarri dira aurretik bigarren zatian Isakek eta Oyarzabalek egindako golekin, baina 86. minutuan Canalesek eta 92.ean Joaquinek egindako golek neurketa berdindu dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joaquinek luzapenean egindako golak bi puntu kendu dizkio Realari Betisen Reale Arenan jokatutako partidan.

Lehen zatian, andaluziarrak hobeto aritu dira baina ez markagailuan aurretik jartzeko beste.

Realak faltan bota su Willian José brasildarra, gaur bertan Wolverhampton taldera utzita atera den aurrelaria. Lehen zatian Guridik izan du aukerarik argiena, Roblesek alderatutako jaurtiketa batean.

Sevillarrei dagokienez, aukerarik argiena Fekirrek izan du, baina Remirok erantzun ona eman dio bere jaurtiketari. Horrez gain, Betisekoek Le Normanden penaltia eskatu dute Canales atezain nafarraren aurren bakar-bakarrik geratu den jokaldi batean.

Gol guztiak, bigarren zatian

Atsedenaldiaren ostean, partida goitik behera aldatu da. Imanolen taldea partida irabaztera atera da eta erasorako jarrera horrek saria izan du 47. Minutuan Isakek egindako golarekin. Handik gutxira, 57.ean, Oyarzabalek aldea handitu egin du, bigarren gola eginez.

Hala ere, eta hiru puntuak etxean geratu behar zutela zirudienean, Betisek bi gol egin ditu zazpi minututan. Canalesek egin du lehenengoa 85.ean, eta bigarrena Joaquin beteranoak, 92.ean.

Azkenean, berdinketa eta puntu bana Reala eta Betisentzat.

Fitxa teknikoa:

2 - Reala: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 65. min), Zubeldia, Le Normand, Monreal; Guevara, Guridi, Merino (Zubimendi, 76. min); Portu (Januza, 82. min), Oyarzabal (Barrenetxea, 76. min) eta Isak (Jon Bautista, 82. min).

2 - Betis: Robles; Emerson, Mandi, Ruiz, Miranda; Canales, Paul (Carvalho, 55. min), Lainez (Rodri, 67. min); Fekir (Joaquín, 78. min), Guardado (Tello, 55. min) eta Loren (Sanabria, 67. min).

Golak: 1-0, 48. min: Isak. 2-0 56. min: Oyarzabal. 2-1, 85. min: Canales. 2-2, 92. min: Joaquín.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena