Reala
Prix Versailles 2020 saria
A.B. | EITB Media
Donostiako estadioa mundu osoko beste bost estadiori gailendu zaie Prix Versailles 2020 sarian.
Anoetako estadioa. Argazkia: EITB Media
Anoetako estadioak Prix Versailles 2020 for Sports saria jaso du, mundu osoan ematen den kirol-instalazioen arkitektura eta diseinu-sari nagusia. Donostiako estadioa, Izaskun Larzabal arkitektoak diseinatua, Al Maktoum Stadium (Dubai), Tottenham Hotspur Stadium (Londres), Puskas Arena (Budapest), Papua Bangkit Stadium (Indonesia) eta VYNBE estadioei gailendu zaie.
Arkitekturako eta diseinuko pertsona garrantzitsuek osatzen dute sari honetako epaimahaia, baita Pritzker Sari entzutetsuko hainbat irabazlek ere. Kirol-instalazioak hautatzeko erabiltzen diren irizpideetan berrikuntza, sormena, tokiko ondarearen isla eta eraginkortasun energetikoa sartzen dira. Saria Prix Versailles erakundeak ematen du, UNESCOrekin eta Arkitektoen Nazioarteko Elkartearekin (UIA) batera, eta haren helburua da "ekonomiaren eta kulturaren arteko elkarreragin hobea sustatzea. Gure ingurua edertzeko eta hobetzeko eragile ekonomikoek sektore guztietan izan dezaketen zeregina azpimarratzen du".
Udal jabetzakoa den Anoetako estadioa birmoldatu egin zen Donostiako Udalaren eta Realaren arteko lankidetza publiko pribatuari esker, Izaskun Larzabal arkitektoak diseinatutako proiektu batean. Kirol-esparru zaharra eraitsi ordez, instalazioak birmoldatu eta berritzeko proiektua egin zen, atletismoko pistak kenduz eta kirol-jardueraz gozatzeko esperientzia hobetuz.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa