16:02

Reala

13. jardunaldia

Puntu bana lortu dute Realak eta Eibarrek, derbi on batean (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Barrenetxeak aurretik jarri ditu donostiarrak lehen zatian sartutako gol ikusgarriarekin. Enrichek banakoa egin du bigarren zatian. Reala lider da berriro, LaLigako sailkapenean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek eta Realak bana egin dute Reale Arenan jokatutako 13. jardunaldiko euskal derbian. Donostiarrek hainbat astetan izandako lidergoa berreskuratu dute gaur lortutako puntuari esker; Atletico Madrilekin 26 puntutara berdinduta daude, baina golen arteko diferentzia alde dute Imanolen jokalariek.

Lehen zatian, Imanol Alguacilen taldea jaun eta jabe izan da, eta aukera argiak izan ditu gola sartzeko, baina gol bakarra Ander Barrenetxeak egin du, 20. minutuan, gol ikusgarria sartu du jokalari txuri-urdinak. Beste bigarren bat ere sartzeko aukera izan du, baina Dmitrovicek erantzun bikaina eman dio.

Bigarren zatian, gauzak aldatui egin ira. Eibarrek aurrera egin du eta Realak atzera, eta ondorioz, saria armaginek eraman dute: atsedenaldian ostean zelairatu den Sergi Enrichek banakoa egin du 65. minutuan.

Mendilibarren taldea askoz gehiago izan da bigarren zati honetan, eta Reala estu eta larri ibili da puntua defendatzeko.

Fitxa teknikoa

1- Reala: Remiro; Zaldua, Sagnan (Zubeldia, 58. min), Le Normand, Muñoz; Merino (Zubimendi, 58. min), Guevara, Roberto López (Silva, 69. min); Merquelanz, Barrenetxea (Portu, 63. min) eta Alex Isak (Bautista, 63. min).

1 - Eibar: Dmitrovic; Correa (Inui, 46. min), Burgos, Bigas (Rodrigues, 41. min), Arbilla; Pozo, Diop (Sergio Álvarez, 76. min), Expósito, Bryan Gil (Pedro León, 90. min); Muto (Enrich, 46. min) eta Kike García

Golak: 1-0, 19. min: Barrenetxea. 1-1, 66. min: Sergi Enrich.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena