12:36

Reala

Albiste txarra

David Silva, baja, AZ eta Vila-realen kontrako partidetan

eitb.eus

Cadizen kontrako partidan lesionatu egin zen; lesio muskularra du erdilari txuri-urdinak.

  • David Silva

    David Silva

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realeko David Silva jokalaria lesionatu egin da. Cadizen kontrako neurketan gertatu zen, lesio muskularra du Silvak.

Erdilaria sasoian zegoen eta Realaren jokoan oso garrantzitsua, beraz, albiste oso txarra Imanol Alguacilen taldearentzat.

Aste honetako bi partidak ezin izango ditu jokatu, alde batetik, Liga Europako osteguneko AZ Alkmaarren kontrako neurketa eta Santander LaLigako Vila-realen aurkako partida garrantzitsua.

Realaren osasun parte ofiziala

"David Silva: Cadiz CF-RS partidan egindako azken akzioan (2020-11-22), ezker izterreko atzeko aldean ondoeza sentitu zuen. Egindako irudi-probetan 1. mailako lesio bat hauteman da bizeps femoralean.

Jon Guridi: atzoko entrenamenduan (2020-11-23), abiadura ariketa batean, traba bat sentitu zuen ezker izterreko atzeko aldean. Irudi-probetan 2. mailako lesio bat ikusten da bizeps femoralean.

Bi jokalariak fisioterapia bidez tratatzen hasi dira. Lesioen bilakaeraren araberakoa izango da ohiko dinamikara itzultzea.

Real Sociedad de Fútbol, S.A.D"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena