Reala
Llarunbatean
eitb.eus
Gasteiztarren kontra Zubietan jokatuko dute goizean eta nafarren kontra Reale Arenako futbol-zelaian.
Agur denboraldiaurreari
Hurrengo asteburuan hasiko da Santander LaLiga eta denboraldiaurreari agur esango Realak bihar.
Talde txuri-urdinak Deportivo Alavesen (11:30) kontra neurtuko ditu indarrak larunbatean goizean eta Osasunaren (20:30) kontra arratsaldean.
Imanol Alguacilek baja asko ditu biharko eta baita ligako lehen neurketarako Valladoliden. Sangalli, Illarramendi, Merquelanz eta Monreal minduta daude oraindik eta ezin izango dute jokatu.
Covid-19agatik kutsatuta daude Mikel Oyarzabal eta David Silva eta etxean egon behar dute. Gainera beste bi jokalari egoera beran daude, ez dira haien izenak ezagutarazi.
Diego Llorente, Mikel Merino, Alexander Isak eta Zubimendi selekzioekin daude eta hurrengo astera arte ez dira prest izango.
Alguacilek hainbat aldaketa egingo ditu partida hauetan erabakitzeko lehen taldean geratzen diren jokalariak, Sansen izango direnak eta utzita joan daitezkeenak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa