15:37

Reala

Kontratu berritzea

Aritz Elustondok 2024ra arte jarraituko du Realean

EITB.EUS

Beasaingo atzelariak 2022ra arte zuen kontratua beste bi denboraldiz luzatu du.

3:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Elustondo Realeko atzelariak akordioa lortu du klubarekin kontratua beste bi denboraldiz luzatzeko, 2024ko ekainaren 30era arte, alegia.

Izan ere, Elustondok 2022ko ekainera arteko kontratua zuen, baina aldagelan duen garrantziak, defentsa-lanetan egindako jardun onak eta balio aniztuna izateak saria izan du. Horrenbestez, Realak 2024an amaituko den kontratua eskaini dio, hau da,  talde txuri-urdinean sartu eta hamar urtera amaituko dena.

Harrobiko jokalariak (26 urte) bost denboraldi daramatza lehen taldean, eta azken denboraldian 22 partida jokatu ditu Realarekin.

Beasaingo atzelariak gaur eguerdian sinatu du Realarekin duen lotura berria Reale-Arenako bulegoetan. Jokalariak "esker onez" eta "arduraz" hartu du klubak berarengan jarritako konfiantza.

"Eskerrak eman nahi dizkiot klubari nigan jarri duten konfiantzagatik, denboraldi asko daramatzat lehen taldean eta badakit erantzukizuna daukadala", adierazi du Elustondok.

Atzelariak COVID-19 gaitza gainditu berri du, eta aste honetan egin du bat gainerako taldekideen entrenamenduekin. Bere esanetan, hastear dagoen denboraldia "urte garrantzitsua" izango da. Gainera, taldeak lehiaketa guztietan "anbizio handia" izan behar duela irizten dio, “errutina baten hasiera izan dadin".

Elustondoren kontratu berritzeak erdiko atzelari gaztez osatutako bikotea bermatzen du Realarentzat etorkizunari begira, Robin Le Normand frantziarrak ere 2024ra arte berritu baitzuen ekainean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena