18:09

Reala

Agurra

Zurutuzak agur esan dio futbolari

Agentziak / Erredakzioa

Frantzian jaiotako jokalariak 303 partida jokatu ditu talde txuri-urdinarekin eta Realak 2010ean lortutako igoeran berebiziko garrantzia izan zuen.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Zurutuzak agur esan dio futbolari eta familia txuri-urdinari. Aurrelariak, Jokin Aperribay presidentearekin batera, prentsaurrekoa eman du klubari agur esateko. Zurutuza pozik agertu da hainbeste urtetan Realeko elastikoa jantzi duelako. Taldearekin, 303 partida jokatu ditu.

Zurutuzak Realean jokatu izanaren garrantzia azpimarratu du prentsaurrekoan. 'Une honetan zaila egiten zait hitz egitea. Sentimendu asko ditut barruan. Pribilegiatua sentitzen naiz hainbeste urtetan Realeko kamiseta janzteagatik. 13 urte nituenetik nago hemen, Reala izeneko eskola honetan. Denbora honetan guztian, nire familiaren esfortzua eta sakrifizioa izugarria izan da, eta, horiei esker, orain naizen pertsona naiz ", adierazi du Zurutuzak.

Frantzian jaiotako jokalariak 303 partida jokatu ditu talde txuri-urdinarekin. Realak 2010ean lortutako igoeran berebiziko garrantzia izan zuen jokalariak.

Bestalde, birritan sailkatu du Reala Europa League txapelketan jokatzeko, eta baita Txapeldunen Ligan jokatzeko ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena