23:11

Reala

Azken jardunaldia

Januzajen gol batek Europan sartu du Reala (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek bana egin dute Atletico Madrilekin eta seigarren amaitu dute LaLigan. Ondorioz, Europan jokatuko dute datorren denboraldian.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Europan jokatuko du datorren denboraldian. Imanolen taldeak bana egin du Atletico Madrilekin Wanda Metropolitano zelaian jokatutako azken jardunaldiko partidan.

Donostiarrek sufritu egin dute. Kokek aurretik jarri ditu madrildarrak 30. minutuan, Realak egindako hutsa aprobetxatu eta baloia txuri-urdinen atean sartuz. Lehen zati osoan izan den gol aukera argi bakarra izan da. Emaitzak Europako postuetatik kanpo utzi du Reala momentu horretan, eta gainontzeko zelaietako emaitzek ere ez zuten laguntzen.

Bigarren zatia lehenengoaren bide beretik joan da, Realak lehen minutuetan izandako aukera argia kenduta. Odegaardek jaurtiketa indartsua egin du eta Oblakek bikain urrundu du ate barrura zihoan baloia.

Donostiarrek gola behar zuten Europan sartzeko eta iritsi da, hori bai, azken minutuetan. Golegilea Januzaj izan da, Realaren aldeko falta bati etekina aterata. Banakoari esker, Realak seigarren amaitu du LaLigako sailkapenean eta aurre-kanporaketarik jokatu gabe arituko da Europan datorren denboraldian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena