12:42

Reala

ERREGE KOPA

Realak aurrera egin du Kopan, Espanyol argi menderatuta (2-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txuri-urdinak kataluniarrak baino gehiago izan dira, eta Barrenetxearen eta Isaken golekin irabazi dute. Ondorioz, ostiralean final-zortzirenetako zozketan egongo dira.

2:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Reala arazorik gabe sailkatu da Kopako final-zortzirenetara, Espanyolen aurkako kanporaketa arazorik gabe atera baitu aurrera (2-0). Txuri-urdinen garaipena Ander Barrenetxearen eta Alex Isaken golei esker etorri da.

Talde biek kontrako dinamikekin egin diote aurre partidari. Espanyol biziberrituta dago Abelardo Fernandezek entrenatzaile kargua hartu duenetik. Realak, ordea, zalantzak zituen, Ligako txapelketan bi neurketa jarraian galdu eta gero.

Dena den, ez da gehiegi nabaritu bi taldeen egoera desberdin hori; izan ere, Realak bere zaleei poztasun bat eman nahi zien, eta Espanyolek, aldiz, Ligako kontuak buruan zituela egin dio aurre neurketari, gehien jokatzen duten jokalariak Bartzelonan utzi baititu.

Gatzik izan ez duen lehen zatian, Martin Odegaardek eta Barrenetxea gazteak (18 urte) izan dituzte aukerarik onenak. Espanyolek, berriz, ez du arazorik sortu Alex Remiroren atean.

Hartara, lehen zatia amaitzear zegoela, futbolak saria eman dio ordura arteko jokalari onenari, Barrenetxeari, hain zuzen ere. Donostiarrak Oyarzabalen pase bat jaso du, eta horren jaurtiketa bortitzak Andres Prieto gainditu du.

Bigarren zatian, Espanyol norgehiagoka orekatzen ahalegindu da, eta, lehendabiziko jokaldian, Ferreyra gola egiteko zorian izan da, Vargasek emandako pasea errematatu duenean. Baloiak, baina, Remiroren zutoina ukitu du, ozta-ozta. Antzekoa gertatu zaio ondoren Oyarzabali, horren saiakera ere gutxigatik ez baita sartu.

Gerora, susto txiki bat izan du Realak, Ferreyraren erremate batean, Remirok gehiegizko konfiantza izan baitu. Aitzitik, etxekoen bigarren gola berehala heldu da, eta gol horrek are zailago jarri die kanporaketa kataluniarrei.

Odegaardek baloi bat eskuratu du zelaiaren erdian, eta, aurrera egin ostean, bakarrik zegoen Isaki bidali dio. Suediarrak jaurtiketa aparta egin du, Prietoren ahalegina ezerezean utzita (61. minutua).

Partidaren amaiera iristeko 13 minuturen faltan, bisitariek norgehiagokari emozioa jartzeko abagunea izan dute, baina Wu Leik langara errematatu du, etxeko zaleen lasaitasunerako. Hortxe itzali dira kanpokoen azken itxaropenak.

Fitxa teknikoa:

2 - Reala: Remiro, Gorosabel, Le Normand, Llorente, Aihen Muñoz, Guevara (Zubeldia, 46. min), Merino, Odegaard (Sangalli, 68. min); Barrenetxea (Portu, 75. min), Isak eta Oyarzabal.

0 - Espanyol: Andres Prieto, Javi Lopez, Lluis Lopez, Calero, Pedrosa, Pipa (Piatti, 66. min), Pol Lozano (Victor Snchez, 59. min), Iturraspe, Vargas (Victor Gomez 72. min), Ferreyra eta Wu Lei.

Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horiak: Merino, Guevara eta Aihen Muñoz (Reala);  Wu Lei, Javi Lopez eta Pol Lozano (Espanyol).

Golak: 1-0, 45. min: Barrenetxea. 2-0, 61. min: Alex Isak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena