Reala
Primera Iberdrola
eitb.eus
Gonzalo Arconadaren jokañariak jaun eta jabe izan dira Zubietan. Manu Lareo, Kiana Palacios, Bárbara Latorre, Nuria Mendoza eta Nahikari jokalariek egin dituzte golak.
Realeko eta Madrileko jokalari bi, baloiagatik lehian. Argazkia: @RealSociedad
Realak hirugarren garaipena jarraian lortu du ligan, igande honetan Madrili 5 eta 0 irabazita, Primera Iberdolako 15. jardunaldiko partidan.
Gonzalo Arconadaren taldea jaun eta jabe izan da Zubietako berdegunean eta merezimendu osoz eraman ditu jokoan izan diren hiru puntuak. Atea, gainera, hutsean gordetzea lortu du.
Lehen gola 16. minutuan iritsi da eta Manu Lareok egin du. 1 eta 0ekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Kiana Palaciosek 2 eta 0ekoa sartu du. 3 eta 0ekoa, berriz, Barbara Latorrek egin du 9 minutu geroago, area txikitik gurutzatutako jaurtiketa baten bidez, Madril hobeto jokatzen hasi den momentuan.
4 eta 0ekoa Nuria Mendozak lortu du 66. minutuan, Nahikarik eskumatik egindako erdiraketa aprobetxatuz. Eta 5 eta 0ekoa partidako azken minutuan egin du Nahikari Garciak berak.
Azkenean, Reala garaile. Donostiarrek liga honetako seigarren partida irabazi dute.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa