18:21

Reala

Primera Iberdrola

Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du (2-0)

eitb.eus

Donostiarrak Betis gainditu dute Zubietan, Nahikarik egindako bi golei esker.

  • Nahikari golegilea, Betiseko atezainarekin

    Nahikari golegilea, Betiseko atezainarekin. Argazkia: @RealSociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Betisi Zubietan 2 eta 0 irabazita, Primera Iberdrolako hirugarren jardunaldian.

Donostiarrek garaipena izan dute helburu nagusi hasieratik, aurreko bi jardunaldietako neurketak berdindu ostean: Valentziaren aurkakoa (2-2) eta Levanteren aurkakoa (0-0).

Nahikari Garciak egin ditu partidako bi golak, lehenengoa 34. minutuan eta bigarrena lehen zatiaren denbora gehigarrian, penaltiz.

Andaluziarrek markagailuko aldea murrizteko aukera izan dute 78. minutuan, epaileak euren alde adierazitako penalti  baten bidez, baina donostiarren atezainak gola saihestu du geldiketa bikaina eginda.

Azkenean, garaipena eta hiru puntuak Donostian geratu dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena