21:02

Reala

Levanteren aurka (0-0)

Realak bigarren berdinketa jarraian erdietsi du

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak golik gabe (0-0) berdindu du Levanteren aurka jokatu duen Primera Iberdrola Ligako bigarren jardunaldiko partida. Momentuz, donostiarrak garaipena lortu ezinda dabiltza.

  • Reala - Levante. Argazkia: Real Sociedad

    Reala - Levante partidako irudia. Argazkia: Real Sociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak golik gabe berdindu du Levanteren aurka (0-0) Zubietan jokatu duen Primera Iberdrola Ligako bigarren jardunaldiko partida. Txuri-urdinek bi berdinketa erdietsi dituzte lehen bi jardunaldietan, eta ez dute garaipenik lortu oraindik.

Lehen hamar minutuak parekatuak izan dira, baina, ondoren Levante izan da baloiaren jabe. Zelai erdian nagusi izan da talde bisitaria, eta abaguneak sortu ditu Estherren eta Alba Redondoren bitartez. Estherrek beste aukera on bat izan du atsedenaldira iritsi orduko, baina ez du Realaren ate aurrean asmatu.

Bigarren zatiaren hasiera parekatua izan da, baina Levantek oso gertu izan du gola, Baninik zutoinera bidali duen errematearekin. Neurketa joan-etorrikoa izan da azken txanpan. Levantek penaltia eskatu du 82. minutuan, baina epaileak ez du ezer adierazi, eta Realak aukera izan du azken unean, Levanteko atezainak irrist egin ostean; hala ere, abagunea ezerezean geratu da.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Nanclares, Iraia, Mendoza, Lucía, Maddi, Baños (Etxezarreta, 89. min), Itxaso, Cardona (Bautista, 82. min), Palacios (Eizaguirre, 75. min), Barbara (Manu, 88. min) eta Nahikari.

0 - Levante: Paraluta, Corredera, Rocío Galvez, Ivana, Ona Batlle (Jucinara, 78. min), Gemma (Eva Navarro, 63. min), Maitane, Zornoza, Banini, Alba Redondo (Sonia, 75. min) eta Esther (Andonova, 63. min).

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horiak atera dizkie Marta Corredera eta Sonia Levanteko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena