16:01

Reala

Bi urtez

Aihen Muñozek kontratua berritu du Realarekin, 2022ra arte

Erredakzioa

Jokalari txuri-urdinak bi urtez luzatu du kontratua Donostiako klubarekin, 2022. urteko ekainaren 30era arte.

0:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aihen Muñozek kontratua berritu du Realarekin 2022. urteko ekainaren 30era arte. Ondorioz, bi urtez luzatu du kontratua klub txuri-urdinarekin, 2020. urteko ekainaren 30ean amaitzen baitzitzaion aurreko kontratua.

2019ko urtarrilaren 6an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin, Santiago Bernabeun, Real Madrilen aurka, Imanol Alguacil entrenatzailearen esanetara. Theo Real Madrilek utzita ari da talde txuri-urdinean, eta, kontratuan duen klausula baten eraginez, ezin izan zuen partida hura jokatu.

"Ohore bat da niretzat Realarekin kontratua berritzea. Klubari eskerrak eman behar dizkiot, ona etorri nintzenetik hazten eta ikasten lagundu didalako", adierazi du Aihen Muñozek kontratua berritu ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena