22:37

Reala

ERREGE KOPA

Realak erraz gainditu du Celta eta final-zortzirenetan egongo da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oyarzabalek eta Januzajek lehen zatian sartu dituzten bi gol ikusgarriek argudio gabe utzi dute talde galiziarra.

  • Realeko jokalariak gol bat ospatzen.

    Realeko jokalariak Oyarzabalek sartutako gol ikusgarria ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak bigarrenez irabazi dio Celtari (2-0) hamar egunen buruan (aurrekoa Ligan izan zen), eta erraz sailkatu da Errege Kopako final-zortzirenetan izateko, Mikel Oyarzabal eta Adnan Januzaj belgikarraren bi gol bikainen bidez.

Hasierako hamaikakoan hainbat aldaketa egin dituen Celtak eskuratu du partidaren aginte-makila lehendabiziko minutuetan, jakin baitzekien joaneko partidan izandako emaitzak (1-1) hala egitera behartzen zuela. Hala, hirugarren minutuan, kanporaketa bere alde jartzeko zorian izan da talde galiziarra, Okayk area kanpotik egin duen jaurtiketa indartsua Moyaren ateko langatik oso gertu igaro baita.

Reala, ordea, ez da kikildu. Celtaren baloi irteera presionatzen hasi da, eta orduan iritsi dira Asier Garitanok zuzentzen duen taldearen hurbilketak. Horietako batean, Mikel Oyarzabalek sekulako gola sartu du area kanpoaldetik (10. min), korner baten ostean iritsi zaion baloia bularrez kontrolatu eta erortzen utzi gabe boleaz jota. Baloia Sergioren ateko angelu-angelutik sartu da. Geldiezina bezain ikusgarria izan da.

Donostiarrek kanporaketa erabakita uzteko aukera ikusi dute, eta asmo hori errazago bihurtu du Januzajek bere ezker hankarekin erdietsi duen gaueko bigarren gol apartak (26. min).

Bigarren zatian, lehia estuago joan da. Ez da lehenengoan bezainbesteko gerturatzerik egon area inguruetan, batez ere Realak ez duelako arriskurik hartu nahi izan. Haatik, Celta ahalegindu da neurketari gatz gehiago sartzen (Maxi Gomez eta Aspas zelairatu ditu Cardoso entrenatzaileak), baina ez du bere helburua lortu.

Izan ere, Realak sortu du zati horretako aukerarik nabarmenen, Oyarzabalek urrunetik egin duen beste ahalegin baten bidez, hain zuzen ere. Eibartarraren jaurtiketa desbideratu egin da, oso gutxigatik bada ere. Dena den, txuri-urdinek nahikoa izan dute dagoeneko esku artean zeukaten emaitzarekin final-zortzirenetan egoteko.

Fitxa teknikoa:

Reala 2: Moya, Zaldua, Le Normand, Hector (Elustondo, 73. min), Theo, Illarramedi, Zurutuza (Zubeldia, 62. min), Januzaj (Merino, 81. min), Juanmi, Oyarzabal eta Willian Jose.

Celta 0: Sergio Alvarez, Roncaglia, Cabral, Junior Alonso, Vazquez, Beltran, Okay (Jozabed, 55. min), Mazan; Hjulsager (Aspas, 69. min), Emre Mor (Maxi Gomez 57. min) eta Pione Sisto.

Golak: 1-0, 10. min: Oyarzabal. 2-0, 26. min: Januzaj.

Epailea: Sanchez Martinez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena