Reala
Lesioa
Erredakzioa
Realaren osasun parteak dioenez, Navasek 'zintila iliotibialaren sindromea du, eta infiltrazio-tratamendua jasoko du'. Ez du sendatze-eperik zehaztu.
Raul Navas, Realaren entrenamendu baten. Argazkia: EiTB
Realeko jokalaria den Raul Navas berriro lesionatu da. Arazoak ditu ezker belauneko kanpoaldean ekainetik. Astelehenean entrenamenduari ekin zion taldekideekin batera, baina belauneko lesioak ez zion utzi lan-saioa bukatzen.
Navasek "zintila iliotibilaren sindromea du, eta infiltrazio-tratamendua jasoko du. Ohiko aktibitatera buelta, tratamenduaren iraupenak eta prozesuaren eboluzioak ezarriko du", dio Realaren osasun-parteak.
Bestalde, klubak iragarri du Luca Sangalliren eboluzioa ona dela. Osasun-parteak dioenez, "Luca Sangalli Fuentesek iktus bat izan zuen urriaren 31n. Eboluzioa ona da. Ondo sentitzen da, sintoma edo afekzio neurologikorik gabe. Frogak osatzeke, emaitzen arabera ezarriko da tratamendua. Ariketa fisikoa egiten hasi da".
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa