Reala
Inklusiboagoa eta pluralagoa
eitb.eus
Ereserkia inklusiboagoa eta pluralagoa izateko helburuarekin, 'Aurrera mutilak' esan ordez, 'Aurrera Reala' esaten du orain, eta, horrez gain, 'a capela' bertsioa ere sortu dute.
Bideoak (1)
Realak bere ereserkiaren letra aldatu du. Taldeak adierazi duen moduan, Reala pertsona guztien taldea da, beraz, zale guztiak izan behar ditu kontuan: "Reala pertsonengana eta pertsonentzat zuzendutako klub bat da, eta, horregatik, bere himnoaren bertsio berri bat egin du, zale guztiak omentzeko".
Ereserkia Ricardo Sabadiek orain 47 urte egindakoa da, eta gaur egungo gizartearen testuingurua kontuan hartuta, letra moldatzea erabaki du talde gipuzkoarrak. "Kluba ordezkatzen duten sinboloetako bakoitzak errealitate hori indartu behar du", aipatu du taldeak gaur egindako idatzian.
Sinbolorik garrantzitsuenetarikoa izan da beti ereserkia. Reala "ahots askoren batura" da, eta himnoak ahots horiek guztiak ordezkatu beharko lituzkeela azaldu du talde txuri-urdineko zuzendaritzak. Horregatik, himnoa inklusiboagoa eta pluralagoa izan dadin, bai emakumezkoen bai gizonezkoen taldeak ordezkatu nahi dituzte.
Aldaketa honako hau izan da: "Aurrera mutilak" esan ordez, "Aurrera Reala" esaten du orain.
Gainera, himnoa abestea errazteko, moldaketa musikal bat ere egin dute. Moldaketa horrek 'a capela' bertsioa gehitzen du, klubak Anoetan horrela entzutea nahiko lukeelako.
Esto no es solo un himno, es un homenaje de Real Sociedad a toda su afición. Porque juntos sonamos más fuertes. Aurrera Reala!#YONOTENGOSEGUNDOEQUIPO pic.twitter.com/vIgRS3wXFZ
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) 30 de octubre de 2018
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa